XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
29. BIZKAIERATIK ERE ASKO IKASI BEHAR DUGU GUZTIOKEuskara batua sortu eta bultzatzeko ahaleginetan Bizkaiak aparteko garrantzia izan du.
Gauzak aspaldion doazen modua ikusita baina, askotxo dira, batzuren euskara batu hori, telebistakoa barne, funtsean gipuzkera hatxeduna besterik ez ote den galdetzen duten bizkaitarrak.
Eta zoritxarrez maiz arrazoirik ez dutela falta aitortu behar.
Izan, guztiz tamalgarria da zenbait idazle eta aurkezle giputzen jokabidea: dela ezjakintasunaz, dela antibizkaitartasunaz, kontua berbera da, bizkaieraz osterantzeko euskalkietan baino hobeki adierazten diren kontzeptuak ez dituztela behin ere hemengo hitzez ematen, sinonimotarako ere bizkaierarik ez balego bezala.
Zorionez ez dira idazle guztiak horrelakoak.
Ba dira, bai, bizkaiera, beste edozein euskalki gisa, guztion euskara batua lexikoz eta esaerez aberasteko iturri eta harrobi ezin hobea dela pentsatzen dutenak ere, berauek oraindik ugarienak izan ez arren.
Gaurkoan, beraz, euskalkien posibilitateak erakutsi nahirik, Bizkaiko hitz batzu aipatuko ditut, euskara batuan ongi erabil daitezkeenak.
Hasteko, gogora dezagun
Jakina da, bestalde, gainerako euskalkietan
Hau guztiau baina, ez dute kontutan hartu, dakusagunez eta dantzugunez, J.R. euskaratu digutenek.
Gogoratzekoa ere ba da, halaber, iparraldean edozein sexutako
Europako beste hizkuntza landu batzutan bezala, bizkaieraz
Ez da ahanztekoa, bestalde, ekialdeko euskaldunen izen zahar eta jatorra,